Oarsoaldeko Ikaskuntzako Bitartekaritza Zerbitzua
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Prestakuntzarako Sailburuordetzak bizitza osoan zehar ikaskuntza sustatzeko eta bultzatzeko helburuarekin sortutako zerbitzu publikoa eta doakoa da.
Ikaskuntza haurtzaroari edo nerabezaroari soilik mugatzen ez zaion etengabeko prozesua da, hau da, bizitzako garai guztietan garatzen dena. Ulertzen da etengabeko ikaskuntza honen barruan, araututa edo arautu gabeko heziketa ekintza bakoitzak persona modura garatzen gaituela... Horregatik, Bitartekaritza Zerbitzuak edozein Ikaskuntzari buruz informatzen du:
• Ikaskuntza formala: Arauturik dauden eta egiaztagiri ofizial bat lortzeko egiten diren ikasketak: DBH, zikloak, Profesionaltasun Ziurtagiriak, Lanbide Heziketa, unibertsitatea, ikasketa artistikoak, hizkuntza-eskola ofizialak…
• Ikaskuntza ez-formala:
Lan-munduan txertatzeko edo lanpostuari hobeto egokitzeko ikaskuntza: lanerako prestakuntza, bai langileei nahiz eta langabetuei zuzendutakoa.
• Ikaskuntza informala: Aisialdian edo ongizate pertsonala lortzeko egin ohi ditugun askotariko ikaskuntzak: Kirola, esku-lanak, terapiak, informazio-jarduerak…
Eskaintzen diren zerbitzuak
• Pertsonei informazioa eta aholkularitza eskaini online, telefonoz edota aurrez aurre.
. Titulu akademikoei, profesionaltasun ziurtagiriei eta lan esperientziaren bidez gaitasuna egiaztatzeko egiturari buruzko informazioa eman.
. Ikaskuntza formalari eta ez-formalari buruzko zalantzak argitu.
. Gaurko eta geroko Prestakuntza interesen azterketa, adierazpena eta zehaztapena.
. Etengabeko Prestakuntza Ibilbidearen plana egiten laguntzea.
. Prestakuntza nahiei eta beharrei erantzuna emango dion informazioaren bilaketa.
• Etengabeko ikaskuntzako jarduera zehatzak sustatzea, diseinatzea eta garatzea, tokiko edo eskualdeko esparruan alor honetan antzemandako beharrizanen arabera.
Norentzat da
Bitartekaritza Zerbitzua nori zuzentzen da:
• 16 urtetik gorako herritar guztiei. Norberaren ibilbide pertsonalak edota profesionalak osatzen laguntzeko sortua da bere interesak eta gaitasunak kontuan hartuz.
• Elkarteei eta erakunde publiko edota pribatuei.
• Mota askotako Ikaskuntza erakundeei.
• Enpreseei.
Azken finean, prestakuntzari buruzko edozein motatako informazioa behar duen pertsona eta eragile guztiei, eguneroko bizitzaren testuinguru informaletakoa bilduz, pertsonala, familiartekoa, profesionala, aisiakoa, bolondresa,etab.
Bitartekaria
Oarsoaldeko bitartekaria Cristina Pérez da eta berarekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoaren bidez, telefonoz edo Don Bosco Institura azalduz.
• Helbidea: CIFP Don Bosco LHII - San Marko errepidea z/g (Kaputxinoak). 20100 - ERRENTERIA
• Telefonoa: 943 51 04 50 - luzapena. 215
• Posta elektronikoa: bitartekaritza-mediacion@fpdonbosco.com
• Ordutegia:
Astelehena eta asteazkena 14:00 – 18:00
Asteartea eta osteguna: 09:30 – 13:30
Ostirala: telefono eta email bidezko arreta