SARBIDEKO BALDINTZAK

Erdi-Mailako Heziketa-Zikloa

  1. Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua.
  • Oinarrizko lanbide-titulua.
  • Batxilergoko titulua.
  • Unibertsitateko titulua.
  • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua.
  1. Gainditu izana:
  • Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak.
  • Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan Erdi-Mailako Heziketa-Zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaro bat.
  • Erdi- edo Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko proba edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe.
  • Ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila.
  • Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa.
  • Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala.

Goi-Mailako Heziketa-Zikloa

  1. Gutxienez titulu hauetako bat izatea:
  • Batxilergoko titulua.
  • Unibertsitateko titulua.
  • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari edo Teknikari Espezialista titulua.
  • Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) titulua.
  1. Gainditu izana:
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila.
  • Goi- Mailako Heziketa- Zikloetara sartzeko proba.
  • Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba.
  • UZI edo PREU.
Erdi-Mailako eta Goi-Mailako Heziketa-Zikloetarako plaza-eskaera eskaintza baino handiagoa bada, Hezkuntza-Administrazioek ikastetxean Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak ezarri ahalko dituzte.