Aurkezpena eta historia

Pasaiako portuaren bazterrean dago eta 5.000 m2 inguruko eraikin bat dauka, itsas, arrantza eta osasun alorreko formaziorako pretatutako gelekin. Halaber ditu komunikaziorako, nabigaziorako, arrantzarako eta suteen aurkako simulaadoreak eta benetako ekipamenduak; itsas jardueretan erabiltzen diren motorak eta makinak doitu, zaindu eta konpontzeko tailerrak, nabigaziorako sistema elektrikoak, eta automatizaziorako hotzeko ekipamenduak ere.

Ikus entzunezkoen eta informatikako Aretoak, Eskola-ontzia eta salbamendurako ontziak ere baditu, eta ikastaro ugari ematen ditu, hala nola itsas gaietako profesionalak prestatzekoak, nazioartean homologatutako egiaztagiri eta titulak eskuratzekoak, horiek denak pertsonal adituarekin.