Itsasorako eta arrantzarako prestakuntza (tituluak eta ziurtagiriak)
Pasaian duen zentroan, itsasorako eta arrantzarako prestakuntza ematen du. Prestakuntza hori diseinatuta dago Merkataritza Itsasketako ziurtagiri eta titulu profesionalak (STCW 75/98 nazioarteko hitzarmenari atxikiak) eta arrantza-sektorean behar diren titulu profesionalak eskuratzeko aukera emateko.
Itsas prestakuntzaren ezaugarriak
Itsas prestakuntzako ikastaroak Merkataritza Itsasketak ziurtatuta eta homologatuta daude. Halaber, itsas jendearentzako STCW 78/95 nazioarteko hitzarmeneko zehaztapenak betetzen dituzte, eta Sustapen Ministerioaren 2292/2002 Aginduari atxikita daude.
- Bertan egiteko ikastaroak dira, eta 24 ordu eta 151 ordu arteko iraupena dute.
- Eskolak goizez eta arratsaldez edo arratsaldez bakarrik izaten dira.
- Oso praktikoak dira.
- Itsasoko profesionalek zuzenduak, itsasoko jendearentzat.
Hauentzat dira ikastaroak:
- Lehenengoz itsasoratuko diren pertsonentzat.
- Kapitain, patroi eta zubiko eta makinetako ofizialentzat.
- Nabigazioaren zaintzaz arduratu behar duten kapitain eta ofizialentzat.
- Zubiko eta makinetako marinelentzat.
Itsas espezialitateko ziurtagiriak (DGMM):
- Oinarrizko prestakuntza.
- Suteen aurkako aurreratua.
- Biziiraupeneko Itsasontziak eta erreskate ontzia (ez dira azkarrak)
- Itsas segurtasun eta mundialeko laguntza sistemaren antolatzaile orokorra.
- Itsas segurtasun eta mundialeko laguntza sistemaren antolatzaile mugatua.
- Punteo autamatikoko erradarrak.
- Bidaiarien itsasontziak
- Bidaiarien RoRo itsasontziak eta bidaiarien RoRo itsasontziak ez diren itsasontziak.
Merkataritza-itsasketako titulu profesionalak(DGMM):
- Portuko patroia.
- Merkataritza marinako zubiko marinela.
- Merkataritza marinako makinetako marinela.
Prestakuntzaren helburuak:
- Ontziratzen diren pertsonen segurtasuna bermatzea.
- Ontzia gobernatzen eta nabigatzen trebatzea.
- Irrati-komunikazioetarako gaitzea.
- Itsasoan bizirik irauteko gaitzea.
- Biziraupen-ontziak erabiltzen trebatzea.
- Erreskate-ontziak erabiltzen trebatzea.
- Ontzietako ekipamendua erabiltzen trebatzea.
- Itsasoko makinak eta motorrak erabiltzen trebatzea.