Urpeko Eragiketetako eta Eragiketa Hiperbarikoetako Teknikaria

Sartzeko baldintza orokorrak:

•    18 urte eduki behar dira.
•    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatua izatea.
•    Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua izatea.
•    Batxilergoko titulua izatea.
•    Teknikari-titulua edo teknikari laguntzailearena izatea.
•    Goi-mailako teknikariaren titulua izatea.
•    Unibertsitate-titulua izatea.
•    Hasierako lanbide-kualifikazioko programa baten nahitaezko moduluak gainditu izana.
•    Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
•    Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko probak gainditu izana (proba egiten den urtean gutxienez 17 urte beteta izan beharko da).
•    Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu dutenak. (proba egiten den urtean gutxienez 19 urte beteta izan beharko da).
•    Erdi-mailako zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaro berezia gainditu izana.
•    Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.

 

Sartzeko baldintza espezifikoak:
Proba fisikoak gainditzea eta medikuntza hiperbarikoko profesional batek egindako agiri mediko ofiziala eskuratzea (1997ko urriaren 14ko Aginduaren arabera BOE, 280 zenbakia, 1997/11/22).

LANBIDE MODULUA

Urpeko Eragiketetako eta Eragiketa Hiperbarikoetako Teknikaria

 LANBIDE MODULUA

ORDU KURTSOA
ESKU-HARTZE HIPERBARIKOA, AIREZ ETA NITROX-EZ
297
INSTALAZIO ETA EKIPO HIPERBARIKOAK
198
MOZTE-ETA SOLDATZE-LAMAK
132
KANPAI HEZE BIDEZ URPERATZEA
66
NAVIGAZIOA
132
URPEKARITZAKO FISIOPATOLOGIA ETA LARRIALDIAK
132
INGELES TEKNIKOA 33

 

 

ONTZIAK KONPONTZEA ETA BERRIZ FLOTARAZTEA
147
ERAIKUNTZA ETA OBRA HIDRAULIKOA
126
MANIOBRA ETA PROPULTSIOA
189
LANEKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTABIDEA
105
ENPRESA ETA EKIMEN SORTZAILEA
63
      LANTOTIKO PRESTAKUNTZA      380


   2º

ORDU GUZTIRA
2000

 

Zer lanbide araututara sar daieke titulazio honekin:

 

•    Sakonera ertaineko urpekari profesionala.
•    Zubiko marinela.
•    Portu-patroia.
•    Itsas Sorospen eta Segurtasuneko Munduko Sistemako operadore mugatuaren espezialitateko ziurtagiria (ROC)

Nire ikasketak bukatzerakoan, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

• Indarrean dauden segurtasun-arauek baimentzen duten gehieneko sakonera eta presiora arte urperatzeko -airea eta nitrox erabilita- urperatze-talde profesionaleko burua.
• Indarrean dauden segurtasun-arauek baimentzen duten gehieneko sakonera eta presiora arteko urperatzeetan -airea eta nitrox erabilita- laguntzeko urpekari profesionala.
• Instalazio eta planta hiperbarikoetako eta ganbera hiperbarikoetako operadore espezialista.
• Ur gaineko konponketetan, berriz flotarazteetan eta ebaketa eta soldaduran aditua den urpekari profesionala.
• Indarrean dauden segurtasun-arauek baimentzen duten gehieneko sakonera eta presiora arteko, airea eta nitrox erabilita, lan hiperbarikoetako operadore laguntzailea, betiere habitat lehorra duten edo uraz bestelako fluidoak dituzten lurpeko giro konfinatuetan, tunelak egiteko makinekin edo zulatzeko beste tresneria batzuekin zulaketak egiteko.
• Eraikuntza eta obra hidraulikoan eta kanpaia hezetik urperatzeetan aditua den urpekari profesionala.
• Enpresa homologatuetan tresneria hiperbarikoak mantentzeko operadore espezialista.
• Portu-patroia.
• Itsasontziaren zubiko eta makinetako marinela.